Oporrak Euskal Herrian

Plan ederrak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan barrena

Inguruan egiteko plan ederrak antolatu daitezke, egun ahaztezinak igarotzeko, senideekin eta lagunekin.

Urkiola Santutegia. Bizkaia. AGUSTIN SAGASTI
2020ko abuztuaren 7a
09:34
Entzun

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bi egun zoragarri igarotzeko hiru plan proposatzen dizkizuegu hemen.

Aiaraldeko natura eta historia ezagutzen

Arabako Aiaraldeako naturan eta historian murgiltzeko aukera ezin hobea. Lehenengo eguneko goizean, Kexaako monumentu multzoa ezagutu daiteke, 1984an Euskadiko Monumentu Nazional izendatutakoa.

Bisitaren ondoren, inguruko herriren batean egin daiteke bazkaria. Laudion edo Artziniegan, esaterako.

Artziniegara joanez gero, Erdi Aroko hiribilduan barrena ibiltzeko aukera izango du bisitariak. Laudion, berriz, mendi ibilbide bat egin daiteke 36ko gerran eraikitako Burdin Hesia ezagutzeko, bunkerrak, tunelak eta lubakiak.

Bigarren egunean, historiaz eta naturaz goza daiteke, bizikletaz, herri hauetara joanez: Artziniega, Aiara, Laudio, Amurrio eta Okondo. Otordua Amurrioko edozein jatetxetan egin daiteke.

Atsedenaldiaren ondoren, Laudiotik 20 kilometrotara dagoen Arteako Andra Mariaren santutegia ezagutu daiteke, guztiz gomendagarria baita santutegian dagoen 500 urte inguruko artea ikustea.

Kexaako monumentu multzoa. JOSE MIGUEL LLANO

Durangaldean: Arrazolako eta Elorrioko bide berdea.  Anbotoren atarian barrena pasieran eta Urkiolako Parke Naturalaren inguruan.

Arrazolako eta Elorrioko Bide Berdean txangoak egin daitezke, Anboto mendiaren magalean paseatu eta Urkiolako Parke Naturalaren ibili.

Lehenengo egunerako plana izan daiteke Atxondo haran zoragarrian eta Elorrioko herri monumentalean igarotzea. Goizean, ibilialdi atsegin bat egitea Arrazolako bide berdean barrena, Apatamonasteriora joatea eta Errotabarriko meategia ezagutzea.

Haranean bertan bazkaldu ondoren, Elorrioko hiribildu monumentala bistatu daiteke eta Argiñetako nekropolia ikusi.

Bigarren egunean, berriz, historiaz betetako hiribildu monumental bat bisita daiteke, Durango, eta Urkiolako Parke Naturalean naturaz gozatu. Otorduak Elorrion eta Durangon egin daitezke, eta jaki ederrez gozatu.

Arrazolako Bide Berdea. GESTPUBLIZ

Mendi ibiliak Basque Highlands eskualdean eta Euskal gastronomiaren jatorria.

Lehenengo eguneko goizean, mendi ibilaldi zoragarriak egin daitezke, San Adriango Begiratokira igotzeko edo Done Jakue bidearen zati bat egiteko, esaterako, eta, arratsaldean, bizikletaz txango bat egin Segura eta Zegama lotzen dituen bidegorriari jarraituz. Halaber, txangoan egiten ahara Uraren Ibilbidean eta Emakumearen Ibilbidean. Otordua Seguran edo Zegaman egin daiteke.

Bigarren egunean, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrora bisita egin daiteke, eta goizean Ondramuño gaztandegia ezagutu. Arratsaldean, berriz, Ormaiztegira joatea interesgarria da, Mutiloa-Ormaiztegi bide berdeaz gozatzeko. Joko-ibilbide didaktiko bat dago, orientazio kirola eta mendi ibilaldiak egiteko, eta ederki pasatzeko. Otordua Zegaman, Mutiloan edo Zerainen egin daiteke.

Dena den, hiru eskuadeei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo webguneak kontsultatu:

https://turismoa.euskadi.eus
https://www.basquemountains.eus
http://www.viasverdes.com/itinerarios/principal.asp
https://www.aiaraldea.org/eu
http://www.laudio.eus/eu/laudio/burdin-hesia-i
https://www.amurrioturismo.com/hasiera
https://www.visitelorrio.com/elorrio-turismo
https://www.turismodurango.net
https://goierriturismo.com/eu

Hiru eskualdeetan otordua egiteko toki ugari daude, eta lo egiteko ere bai.

Non jan: https://www.euskadigastronomika.eus/eu
Lo egin: www.nekatur.net

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.