Sibari Republic

Serum Origin erabili eta oporretatik zimurrik gabe itzuli

Serum Origin produktuak hilabete baino lehenago murrizten ditu zimurren %58. Hain arina denez, udan erabiltzeko aproposa da. 39 euroren truke eskura daiteke uztailaren 26tik 28ra.

Sibari Republic
Sibari Republic kosmetika markaren produktuak oso estimatuak dira. Jende ilara luzeak sortzen dira saltokietan. SIBARI REPUBLIC
2025eko uztailaren 26a
05:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Sibari Republic kosmetika markaren Serum Origin deituriko produktua Euskal Herrian sortu da, Gasteizen, hain zuzen ere, baina famatua egin da penintsula osoan zimurrak ezabatzeko duen gaitasunagatik. Izan ere, 28 egunen buruan, zimurren %58 eta horien luzera %48 murriztea lortzen du.

Datu errealak dira, hainbat laborategi independentek egiaztatu dituztenak. Hain onak izanik, Sibari Republic kosmetika markaren produktu hau geroz eta jende gehiagok estimatu eta maite du. Fanak pozik egongo dira markak bultzatutako azken kanpainarekin, gaurtik aurrera, eta hiru egunez baino ez, Serum Origin produktua inoiz baino merkeago eskuatzeko aukera egongo baita: 39 euroren truke, bere prezio arrunta —115 euro— baino %66 merkeago. Promozio hau Sibari Republic-en webgune ofizialean bakarrik aurki daiteke: https://sibarirepublic.com/acceso-prioritario-outlet/.

Sibari Republic
Serum Origin famatua egin da penintsula osoan zimurrak ezabatzeko duen gaitasunagatik. SIBARI REPUBLIC

Formula esklusiboa

Jende askok Sibari Republic kosmetika markaren aldeko apustua egin du azken urteetan, ekoizten dituen produktu bikainak probatu eta gero. Emaitza hain onak lortu ahal izateko, Sibari Republic-eko zientzialariek bi pisu molekular ezberdineko formula esklusibo bat sortzeaz gain, Slow Manufacturing bezala izendatu duten fabrikatzeko metodologia berezia erabiltzen dute.

Beste marka batzuek produktu-sorta handiak fabrikatzen dituzte ekoizpen prozesuetan. Sibari Republic-ek guztik kontrakoa egiten du. Arestian aipaturiko teknika esklusibo horren bitartez, oso ongi kontrolaturiko tenperaturetan eta oso prozesu zorrotz bati jarraituz, produktuen kantitate txikiak fabrikatzen dituzte. Horrela, aktibo bakoitzaren egitura kimikoa errespetatzen dute, bere propietateak eta eraginkortasuna zainduz. Sinplea dirudien arren, ezinbestekoa da pauso guztiak behar bezala jarraitzea Serum Origin bezalako produktuek eskaintzen dituzten emaitzak lortu ahal izateko. Sibari Republic-ekin aritzen den zientzialari taldeak lan bikaina egin du Serum Origin produktuarekin eta, horregatik, gaur egun 40 euro baino merkeago eskuratu ahal izatea imajinaezina da.

Sibari Republic-ek prezioak horrenbeste murriztea erabaki du, udako inbentarioa egin eta gero, biltegian akats estetiko txikiak dituzten kaxa batzuk aurkitu dituelako. Salmenta arrunta apur bat eragozten duten eta produktuari eragiten ez dioten kalte txikiak dira, hala nola mailatuak, kolpe txiki batzuk, eta abar.

Kalitate ezin hobea

Kanpoko kutxa apurtxo bat kaltetua izan arren, Serum Origin produktuak eskaintzen duen kalitatea ezin hobea izaten jarraitzen duela baieztatu du Itziar Beitiak, Sibari Republic kosmetika markako zuzendariak: «Inbentarioa egiten ari ginela estetikoki kaltetu diren produktu batzuk zeudela ikusi genuen. Kutxak zabaldu eta produktua guztiz ondo zegoela egiaztatu eta gero, formulak botatzea izugarrizko amorrua ematen zigun, eta horregatik hartu genuen erabakia gure sektoreko markek sekula egingo ez luketena egiteko. Seruma, maskarak, eta beste zenbait produkturen prezioak izugarri murriztu ditugu, gure benetako fanek askoz ere merkeago erosteko aukera izan dezaten».

Sibari Republic-eko zuzendariak dioen bezala, pena zen horrelako produktu bat xahutzea. Zorionez, fanek aukera paregabea izango dute uztailaren 26tik 28ra arte, 3 egunez, produktu hauek askoz ere merkeago erosi ahal izateko. Serum Origin, adibidez, 39 euroren truke bakarrik eskuratu ahal izango dugu, kolageno maskarak 80 euroren truke, eta udarako ezin hobea den Dream Duo bi produktuen sorta, 48 euroren truke. Outlet moduko honek aukera paregabea eskaintzen digu oporretatik bueltan larruazal lirainarekin etortzeko. Produktu horiek Sibari Republic webgune ofizialean besterik ezin ditugu aurkitu: https://sibarirepublic.com/acceso-prioritario-outlet/.

Ez galdu Gasteizen sortu, formulatu eta ekoitziriko Sibari Republic-en produktu miresgarri hauek inoiz baino merkeago erosteko aukera, eta bisita ezazue Sibari Republic-en webgunea uztailaren 28a baino lehen (https://sibarirepublic.com/acceso-prioritario-outlet/).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.