Hitzaldiak
"Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta euskal mitologiara (II)"
EHUren udako ikastaroa
Jose Migel Barandiaranen ekarpena hainbat ikerketa lerrotan oso garrantzitsua izan zen: Arkeologia, Etnografia/Antropologia Kulturala, Mitologia, etab. Bere bizitzaren inguruko ikuspegi orokorra badugu, baina, badaude bere bizitzako hain ezagunak ez diren gaiak, hauen artean bere gaztaroko urteak eta ikertzaile-heziketa edota gerraren ondorioz erbestean egin zituen urteak.Itzuleran, landa-lanetan hainbat ikertzaile gazte ere prestatu zituen historiaurreko arkeologia arloan eta hauen lekukotasunek bere giza eta ikertzaile irudia handitzen dute. Halaber, bere ikerketa etnografikoek garai historikoen ezagutzan eta garaiko euskararen ezagutzan egindako ekarpena, agian, gutxietsia, uste baino garrantzitsuagoa da.Azkenik, mitologiaren inguruan berak eta beste ikertzaile batzuek Euskal Herrian egindako datu-bilketek mito batzuek izandako hedakuntza ezagutzeko aukera ematen dute eta, baita, Europako beste lurralde batzuetakoekin alderatzeko ere.HELBURUAKJ.M. Barandiaranen bizitzan eta lanetan sakontzea eta bere ekarpenak, arlo-ezberdinekoak, balorean jartzea eta gizarteratzea.XX mendeko hamarkada batzuetan gizartean izan zuen eragina eta gizarteak barneratu zituen gaiak aztertzea. NORI ZUZENDUTAPúblico en generalUnibertsitateko ikasleaUnibertsitarioak ez diren ikasleakIrakasleakProfesionalakZUZENDARIAJose Antonio Mujika Alustiza | UPV/EHU(Beasain, 1957) Doktorea Historian eta UPV/EHUko Gasteizko Letretako Fakultateko Irakasle Titularra. Aranzadi Z. Elkarteko kidea eta UZEIn ere ibilia arkeologia/historiaurrerako euskarazko hiztegia lantzen. Ikerketa-lerro ezberdinak garatu ditu: Euskal Herriko aztarnategietan aurkitutako historiaurreko tresneria, hezurkizkoa (Isturitz, Urtiaga, Santimamiñe, Santa Catalina, Arenaza, etab.) eta harrizko (Praileaitz I, Herriko Barra, etab.). Landa-lana (miaketak, indusketak) Goierriko megalitotan egin du (trikuharrietan -Trikuaizti, Zorroztarri, Praalata, etab.-, harkutxetan -Aitxu, Atxurbi-, eta baratze edo harrespiletan -Ondarre, Beaskin-), eta baita Arabako Errioxako sarbidedun trikuharrietan ere, J. Fernandez Erasorekin lankidetzan. Deba inguruko hainbat kobetako indusketak (Astigarraga, Aizkoltxo, etab.) egin edo aztertu ditu (Praileaitz I) lankidetzan X. Peñalverrekin eta S. San Joserekin. Proiektu lehiakor nazional publikoko kide ere izan da eta baita zuzendaria ere. Azken urteetan, Aralarrek, Neolitotik aurrera eta garai historikoetan, mendi inguruak izan duen erabilera edo kudeaketa arkeologikoki aztertzen ari da beste ikerlari batzuekin. Bere argitalpen batzuk aurkitu daitezke esteka honetan: https://dialnet.unirioja.es/HIZLARIAKJokin Apalategi BegiristainAnuntxi Arana MurilloAlvaro ArrizabalagaIgnacio Barandiaran MaestuAgustin Erkizia Olaizola | UPV/EHUko Gipuzkoako Errektoreordea, Economía Financiera IIñaki Garcia CaminoJuan Inazio Hartsuaga UrangaFermín Leizaola CalvoAitzpea Leizaola EgañaJon Mentxakatorre OdriozolaLeire Perlines ApalategiLuis Mari Zaldua Etxabe Programa osoa (pdf)