Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

Bertsolari Txapelketa: Eibarko saioa, zuzenean

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa gaur jokatuko da, Eibarren. Zuzenean ikusteko aukera emango du BERRIAk.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa | Finalaurrekoak | Eibar
Oihana Elduaien Uranga.
2026ko urriaren 31
16:34
  • Alaia Martin, Asier Azpiroz, Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran dira kantuan gaur Eibarren (Gipuzkoa). Gai emaile lanetan, Igotz Alkorta.
  • Gaur saioa irabaziko duen bertsolaria finalaurrekoen bigarren itzulira pasatuko da zuzenean; hain justu, azaroaren 28an Gasteizen egingo den saiora. 
  • Alaia Martinek eta Nerea Ibartzabalek gaur kantatuko dute aurreneko aldiz txapelketan, 2022ko txapelketan finalean abestu zutenak finalaurrekoetan batu baitzaizkio taldeari. Maialen Lujanbio txapeldunak, berriz, zuzenean finalean kantatuko du.
  • Datorren larunbatean jokatuko da hurrengo finalaurrekoa, Gernika-Lumon (Bizkaia). Han Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Ane Labaka, Aner Peritz, Aitor Mendiluze eta Joanes Ilarregi arituko dira lehian. Azken biak, aurreko txapelketan finalean izandakoak.  
azken momentuan

Autonomoa denez, ezin du soldata balekoa lortu. Durangoko. azokaren inguruan bai, izaten direla. liburu salmentan, baina...

«Baina faltsutik ez ote dauka
ta haize pixkat tartean
nigana ez da inor  etortzen
astelehen txoro batean»

Hirugarrena abiatu du esanez jendeak irakurtzen duela dioela, baina ez duela erabat sinesten. Orain gerturatu zaio jendea:
«Disgusto latza hartu dutela
ta ez zutela espero
jende mordoska gerturatu zait
baina itxi eta gero»

Elustondori gaia orain: Parte hartzen duen mugimendu politikoan polizia infirltratu bat dagoela susmatzen du»
Txixtu txikiren bat ere entzun da publikoan.

Itxi berri du denda Azpirozek. Bihartik aurrera lokal huts bat gehiago izango da.

Amonarengandik datorkio denda, liburu denda bat.
«Euskal Herrian liburu onak
idatzi ohi dira tira
guk idazleak sobran dauzkagu
irakurleak behar dira»

Amaitu du aurreneko bertsoa

Euskal Selekzioa ez dela Euskal Herri osokoa salatzeko baliatu ditu bertsoak Artetxek.

«Aurkaria zen ni baino hobea
neska Hendaiarra bera
ta bera horren ona izatea
ez zenez nire kaltera
elkarren kontra arituz egin
ginen hobeak batera»


Selekzioa EAEkoa bakarrik dela nabarmendu du, eta horrek sortzen dion deskontentua espliaktzeko baliatu ditu azken bi bertsoak:

«Nahiz irabazi dudan gaurkoan
ni berez nago lur jota
Nere herriaren alde arituz
nire lagunaren kontra»

Honakoa hirugarren bertsoaren azken esaldia:
«Ez dugu ezer ospatzeko ba
ez dugu deus irabazi»

Bere berea duen gaitasunarekin, goitik behera deskribatu du istripuaren eszena Ibarzabalek:

«Baina gazte prekario bat
berriz kaminoan doa
eta ez banaiz iristen
gaur klaustrola lehenengoa
azkar bidaliko naute
zerrendako hurrengoa»

 

Euskal selekzioarekin aurreneko aldiz jokatu duen pilotaria da Artetxe.

Honela amaitu du azkena, Ibarzabalek: 
«Gero kafea ta gero
patioko errezela
heren triste  bat jornadan
ta halere zortze itzela
amari idatzi diot
goiz guztietan bezala
euria ari duen arren
ondo iritsi naizela»

Nerea Ibarzabalentzako gaia: Egunero ordu erdiz gidatzen du lanera bidean. Gaur ere istripu larri bat ikusi du.

Irakaslea da, ordezkoa. Eskolaz eskola.

Honela egin du lehen bertsoaren azken erdia:
«Autopistak maiz hartzen nau
ni egoera zailetik
istripuai iskin egin
rotonda borobilletik
heriotzak gidatzen du
nire ondoko karriletik»

Bigarren bertsoa honela amaitu du Iguaranek:

«Mezu hau idatzi duna / nor den pentsatzear nintzen
nere herrikide al den / ze herri hau mugaz gaindi zen
ta mugatu nahi duena / ez zait herrian kabitzen
herri hau mugaz gaindi zen»

Laprast txiki bat egin du, hirugarrenean. Eta honela amaitu du.
«Jaurlaritzak segiz gero /bere pose berdinean
Estu arituko gara / harrera ahaleginean 
baina hizkuntza haziko da / eskaintzen dugun heinean
harrera ahaleginean»

Berea duen doinua ekarri du Iguaranek. Mina eragin dio pintaketak:
«Zein izan leike herri bat definitzeko kabida
euskara hiztunok gara ta euskara hain haundi da
gerturatzeko prest dauden guztiak kabitzen dira
ta euskara hain handi da»

«Etorkin gehiegi euskararentzat» pintada ikusi du herriko plazan Iguaranek. Euskaltzalea da bera.

Batzuetan ez duela ondo pasatzen aitortu du.
«Ta rimela korritzen zait / ume bat eltzen denean»

Hirugarren bertsoa honela amaitu du:
«Hainbeste gorpu laztanduz / estimatzen dut bizitza»

Publikoak ikasi du doinu berria non duen errepika, eta abestu egin du.
Eta txalo zaparrada ederra jaso du.

Martinek hildakoak makilatu eta prestatzen egiten du lan gaurko hirugarren hildakoarekin hastera doa.

Martin doinu berriarekin ari da, agurrean erabili duen berarekin.
Hildako denei hitz egiten omen die, eta dotore jarri
«Guapa guapa egon zaitezen / zure hurrengo bizitzan»

Azkarra doa saioa. Bakarkakoarekin hastera doaz.

Interesgarria izango zaizu
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA