12 ostatu zigortu dituzte, lan kodea urratzeagatik
    MIARRITZE. Lan Ikuskaritzak lan kodea urratzea egotzi die 48 jatetxe eta ostaturi. Bereziki lan ordutegiak eta atsedenaldiak ez errespetatzea leporatzen diete. 12 Miarritzeko Polizia auzitegira deitu zituzten urriaren 5ean, eta 82.900 euro ordaintzera zigortu dituzte. Tartean, Roland Hegi Ipar Euskal Herriko Ostalaritzako Ofizioen Sindikatuko lehendakaria, 18.000 euro ordaintzera.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            