Inoiz ez bezalako balioa hartu du euroak dolarrarekiko. Europako Banku Zentralaren truke balio ofizialaren arabera, euro batek 1,2102 dolar balio ditu 1,1975 bezperan.
Europako dibisa merkatuetan are urrunago iritsi zen EBko diru bakarra. Frankfurten, esaterako, 1,2108 dolar balio zituen arratsalde erditsuan. Madrilen, 1,2084 dolarrean zegoen iluntzean, baina egunean zehar 1,2130 maila ere jo zuen.Adituek espero dute hurrengo asteotan goranzko joera jarraituko duela. Gabonetan agian 1,24 dolarrera iritsiko dela aurreratu dute.Euroaren igoera nabarmenena izan arren, ez da azken hilabeteotan dolarrarekiko balioa handitu duen diru bakarra. Ezta gehien igo dena ere. Hegoafrikako rand-ak %37,5 irabazi du bilete berdearekiko urtea hasi zenetik. Australiako dolarrak %31,4 irabazi du, %23,9 Zeelanda Berrikoak eta %21,3 Kanadakoak. Euroa, berriz, %16 igo da urtarriletik eta %37 2000. urteko udazkenean beheko maila jo zuenetik.Datu horiek erakusten dute dolarraren ahultzea gertatu dela 2003an zehar, eta arrazoi bat dagehien aipatzen dena: Ameriketako Estatu Batuetako kontu korronteko eta kanpo merkataritzako defizit erraldoiak.
EBZren oharrak
Euroaren indartzeak asko kezkatzen ditu esportatzaileak, eta oro har, enpresaburuak, bainaEuropako Banku Zentrala oraingoz lasai dago. EBZko kontseilua gaur bilduko da Frankfurten, Jean Claude Trichet presidente duela bigarren aldiz. Ez da espero interes tasak igotzea ahul dago oraindik ekonomia, baina ziur aski Trichetek inflazioa handitzearen arriskuez ohartaraziko du.
1,2102 eta gorantz
Laugarren egunez jarraian, dolarrarekiko balio gorena lortu du euroak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu