ENPRESAK

14,6 milioi euroko etekinak izan ditu Euskaltelek urteko lehen hiruhilekoan

Iaz, 1,2 milioi irabazi zituen epe berean. Guztira, 142,3 milioi euroko sarrerak izan ditu urtarriletik martxora bitartean.

Alberto Garcia Erauzkin, Euskalteleko lehendakaria eta Fernado Ojeda, zuzendari nagusia, iazko uztailean, Euskaltelen burtsaratzean. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 28a
08:33
Entzun

Telekomunikazio taldeak arrakastatzat jo ditu emaitzak, eta espero du 2017an hastea 2016ko irabazien zati bat akziodunen artean banatzen. Emaitzen hazunde "sendoa" azpimarratu du Euskaltelek; R Cable erosi zuen iaz, eta bi konpainien irabaziak batuta heldu dira 14,6 milioietara.

Taldeak zehaztu du diru sarrerak batez ere etxebizitzen —%4,7 etekin gehiago lortu dute alor horretan— eta enpresen —%1,4— bidez hazi dituztela. Horrez gain, negozio guztietan bezero kopuru handiagoa lortu dute, 153.000 produktu berri kontratatuz; iazko datuekin alderatuta, %9,1 gehiago.

Bestalde, Euskaltel taldeko bezero berrien %81ek hiruzpalau produktu kontratatzen dituztela jakinarazi du konpainiak. Hori horrela, ordainpeko telebistaren kontratazioa %13,4 hazi da, eta %19 sakelako telefonoena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.