150 euroz azpiko pakete txikiei muga zergak ezarriko zaizkie

Halakoei tasa bat aplikatuko zaiela adostu dute Europako Batasuneko Ekonomia ministroek. Neurria 2026an bertan ezarri nahi dute indarrean.

Temu eta Shein enpresen aplikazioak telefono batean. HANNIBAL HANSCHKE / EFE
Temu eta Shein enpresen aplikazioak telefono batean. HANNIBAL HANSCHKE / EFE
Irune Lasa.
2025eko azaroaren 13a
17:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iaz 4.600 milioi pakete txiki iritsi ziren Europako Batasunera, 2023an iritsitakoak halako bi. Gehien-gehienak, %91 inguru, Txinatik etorri ziren, Temu, Shein, Alibaba eta gero eta ezagunagoak diren beste enpresa batzuen bitartez.

Gaur egun, 150 euro baino gutxiagoko balioa aitortua duten paketeei ez zaie inolako muga zergarik ezartzen, baina hori laster bukatuko dela dirudi, eta tasa bat ordaindu beharko da pakete horiek Europara sartzean, oraindik zehazteko dago zenbatekoa.

Europako Batasuneko ministroek halaxe adostu dute gaur arratsaldean, eta, gainera, aurreratu egin dute neurria martxan jartzeko epea: hasieran 2028an ezartzeko asmoa bazuten ere, Maros Sefcovic Europako Batzordeko Finantza komisarioak esan du epe hori «bateraezina dela egoeraren larriarekin». Azkenean, tasa datorren urteko lehen hiruhilekoan jarri nahi dute indarrean.

Europako Batzordearen arabera, EBn sartzen diren pakete txikien %65i  egiazko balioa baino txikiagoa aitortzen zaie, hain zuzen ere muga zergak ordaindu beharrik ez izateko. Horrek lehiari eta EBko konpainiei eragiten dieten kalteaz gain, ministroek kontuan izan dute salgaiak pakete txikietan banatzeak ingurumenean duen eragina ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.