186 milioi euroko zorra saldu du Jaurlaritzak, arazorik gabe

Urtea amaitu aurretik beste 175 milioiko zorra hartuko du, eta 2.502 milioikoa pilatuko du urte amaieran

Erredakzioa
Donostia
2009ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Zor publikoaren kalitatearen inguruan sortutako kezkek ez dute eragotzi Eusko Jaurlaritzaren azken eskaintza erraz saldu ahal izatea. 186 milioi euroko zorra jaulki zuen atzo, 15 urtean itzultzekoa, eta ordu batzuetan saldu zuen, arazorik gabe. %4,6ko interesa pagatuko du, Espainiak antzeko jaulkipen batean azaroan lortutako %4,26ko interesaren gainetik.

Eusko Jaurlaritzaren zorrari kalifikazio gorena -AAA- eman diote S&P, Moody's eta Fitch rating agentzia nagusiek.

Frantziako inbertsiogileek erosi dute zorraren %73, eta %2 alemaniarrek.

Joan den urriaren amaieran, Jaurlaritzak azken hamar urteotako lehen zor jaulkipena egin zuen. 700 milioi euro saldu zituen, hamar urtera itzuli beharrekoak eta %4,125eko interesarekin. Zor horren %45 Frantziako inbertsiogile instituzionalek eskuratu zuten. Hurrengo asteotan beste 175 milioi euroko zorra hartuko du Jaurlaritzak, mailegu bidez, bost eta hamabost urtean itzultzekoak.

Urtea amaitzean 2.502 milioi euroko zorra izango du Jaurlaritzak, BPGaren %4 inguru. 2010erako 4.500 milioikoa izatea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.