Lan merkatua

19.000 lanpostu sortu ziren iaz, eta horietatik 17.000 emakumeek bete zituzten

ISEAKek egindako lan txostenaren arabera, lanpostu berri horien gehiengoa zerbitzuen sektorean sortu da, eta behin-behinekotasuna gora doa oraindik ere

jarraia151442.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko apirilaren 30a
08:41
Entzun

Datu gazi-gozoak eskaini ditu Sara de la Rica EHUko ekonomia katedradunak zuzentzen ISEAK taldeak argitaratu duen lan txostenak. Azken hamabi hilabeteetan 19.000 lanpostu berri sortu ziren, horietatik ia 17.000 emakumeek bete zituzten, eta langabeen kopurua 10.000 pertsonan txikitu zen.

Krisia lehertu zenetik lehen aldiz, gainera, lanean dagoen pertsonen zenbatekoa %50etik gorakoa da. Lan merkatuan ez daudenak %43,78 dira, eta langabezian daudenak %6,05. Baina enplegu berria sortu bada ere, lanpostuen behin-behinekotasun tasak gora egin du. %23,8koa zen tasa hori 2017ko lehen hiruhilekoan, eta urtebete beranduago %25,8 izatera iritsi da. Horrek agerian uzten du sortzen diren lanpostuen izaera. Sektoreen arabera zerbitzuek zeresana irabazi dute lanpostuen %70 izatetik %71,6 izatera igaro baita, eta industriak bere horretan jarraitzen du %22,57an.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.