2010ean salgaien trafikoa %8 igo zen Bilboko Portuan

Aurten %5 eta %8 arteko hazkundea izango duela aurreikusi dute Bilboko Portuko agintariek

Lander Muñagorri Garmendia.
Bilbo
2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko Portuko zuzendaritzak susperraldiaren hasieratzat jo du 2010. urtea. Salgaien trafikoa %8 handitu zen, 2009arekin alderatuz gero; denera 34,6 milioi tona merkantzia mugitu dio portuak. Fakturazioak ere joera horri eutsi dio. 2010ean %8,6 igo ziren Bilboko Portuaren diru sarrerak, eta orotara 64,4 milioi euro fakturatzea lortu du.

2011. urteari dagokionez, «%5 edo %8 handitzea aurreikusten dugu», Jose Ramon de la Fuente Bilboko Portuko presidentearen hitzetan.

Etorkizunean Bilboko Portuazabaltzen jarraitzeko asmoa dutela ere azpimarratu du De la Fuentek. Kai muturra luzatzeko lanak egingo dituzte, eta, era horretan, orain dela hogei urte portua handitzeko hasi zituzten lanak amaituko dituzte, presidentearen arabera.

Era berean, inguruko logistika guneetan Bilboko Portuaren presentzia handitzeko emandako pausoak nabarmendu ditu De la Fuentek, eta Pancorboko lehorreko portua jarri du adibide gisa.

Bilboko Portuak 2010ean 33 itsas bidaia hartu dituela ere azaldu du, 2009an baino %50 gehiago. Bidaia horietan guztietan, 43.400 pertsona iritsi ziren Bilbora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.