GaroƱa 2014ra arte lanean egongo da; aldiz, langile iparramerikarra 2014rako (edo) hasiko da lanean: 1983tik izandako langabezia maila altuena dute AEBek, %9,5. Leherketa nuklear baten parekoa ez, baina indizeetan eragin zuen danbatekoa ez zen txikia izan. Burtsak zernahi diola ere, atzeraldi ekonomikoa badago, bai Europan, bai AEBetan. Tricheten jarduna Zapaterorena baino aurrikusgarriagoa da: interes tasan mugimendurik ez. Moody's rating etxeak Irlandaren kaudimen kalifikazioa jaitsi du eta Grosvenor Erresuma Batuko higiezinen enpresak Espainian etxebizitzen merkatzea %40koa izatea nahi du, inbertsio berriak egingo baditu. 2.301 milioiren salerosketan, %3,5na pasa jaitsi ziren bi banku handienak, Gamesa eta Tecnicas Reunidas; %2na pasa Edurnezuri, Iberdrola, Acciona, Abengoa edo Acerinox, besteak beste. Eurostoxx-50ean (-%3,27) latzagoa izan zen kolpea: %5na pasa jaitsi ziren Aegon, Axa, Basf, Siemens, Saint Gobain; %6,1 ING.
Datorren astean 73 mila milioi dolarren zorra saltzen saiatuko da AEBetako Altxorra, lau enkanteren bidez. Hiru, hamar eta 30 urterako zorra eskainiko die inbertitzaileei. Eskari publiko horrek lehia hazkorra eginen dio, inbertsio alternatiba gisa, burtsari.
Munduan iaz turista gehien jaso zuen herrialdea Frantzia izan zen; bigarrena, AEBak, eta hirugarrena (orain arte bigarren postuan zen), Espainia. NH Hoteles (-%3,99) eta Sol Meliak (+%2,33) ez zuten txarretsi aho batez atzo plazaratutako datua.
2014rako lanean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu