Autogintza

21 hilabeteko zigorra ezarri diote Audiko zuzendari ohiari, 'Dieselgate auziarengatik'

Rupert Stadlerrek aitortu egin du beranduegi eten zuela CO2 emisio datuak manipulatuak zituzten autoen salmenta. Zigorra onartu duen VW konpainiako lehen goi karguduna da.

Rupert Stadler, erdian, Dieselgate auziko epaiketetako batean. LUKAS BARTH-TUTTAS / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2023ko ekainaren 27a
13:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Rubert Stadler Audi etxeko zuzendari nagusi ohiak 21 urteko zigorra eta 1,1 milioi euroko isuna onartu du Dieselgate auzian izandako inplikazioaren harira. Municheko (Alemania) Lurralde Auzitegiko zigor salako epaileekin akordio bat egin du, eta baldintzapean aske beteko du zigorraldia. Akordio horretan, Stadlerrek aitortu egin du beranduegi eten zuela CO2 emisio datuak manipulatuak zituzten autoen salmenta.

Auzi honengatik zigorturiko Volkswagen (VW) konpainiako lehen goi karguduna da. Dieselgate eskandaluaren berri 2015an jakin zen, AEBetan eginiko ikerketen ondorioz. Hartaz geroztik, Stadlerrek urteak egin ditu errugabea zela esanez, aurten epaileekin negoziatzea onartu zuen arte. Ordurako jakinarazia zioten espetxe zigorra betetzeko arriskua zuela. VWeko beste goi kargudun batzuek antzeko adierazpen publikoak egin dituzte, eta epaileen aurretik igaroko dira.

Stadlerrek maiatzean aitortu zuen errudun zela, eta gaur plazaratu da akordioren ebazpena. Aitorpenean, adierazi zuen beranduegi eten zuela defeat device gailua zuten autoen salmenta, zeinak CO2en emisioen datuak manipulatzen zituen. Era berean, esan zuen ez ziela horren berri eman VWeko bere kideei. Aitorpena haren abokatuak irakurri zuen, eta Stadlerrek karguak onartu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.