%23 jaitsi dira esportazio eta inportazioak Europan
BRUSELA. Euroguneko esportazioek eta inportazioek beheraka jarraitzen dute, eta urteko lehen bost hilabeteetan %23 jaitsi dira. Eurostatek jakinarazi duenez, saldutako produktuekin 503.300 milioi euro eskuratu zituzten euroa darabilten herrialdeeek; iaz epe berean, aldiz, 652.500 milioi euro. Inportazioak, berriz, 665.900 milioi eurotik 509.700 milioi eurora jaitsi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu