Lan istripua

24 urteko langile bat hil da Bilbon, teilatutik erorita

Istripuaren unean, bakarrik zegoen, aire egokituaren sistemaren mantenu lanetan. Hogei metroko altueratik jausi da. Gizonezkoa da hildakoa.

2008ko irailaren 24a
15:54
Entzun
24 urteko langile bat hil da gaur eguerdian Bilbon, etxebizitza batzuetako teilatutik atarira erori ondoren. Pablo Alzola de Bilbao kalean izan da gertaera, hamabietan, eta Osalanek dio oraindik ez dakiela zer dela-eta gertatu den istripua. Hogei metroko altueratik jausi da.

Gizonezkoa da hildakoa -JM.T.C.- eta, ezbeharraren unean, bakarrik zegoen teilatuan, aire egokituaren sistemaren mantenu lanetan -horretan egiten zuen behar, Navas Climatizacion enpresarentzako-.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 69. behargina da gaurkoa.

ELAk Jaurlaritza kritikatu du

ELA, CCOO eta UGT sindikatuek, Confebask-ek eta Eusko Jaurlaritzak atzo bilera egin zuen lan istripuez, eta ELAk ezkor irten zuen. "Bilerak lehenik jakina zena baieztatzeko balio izan zuen: Jaurlaritzak lan istripuen kopurua murrizteko ez duela neurri eraginkorrik hartuko", esan du. "Ugazabak lan osasuna eta segurtasun arloko legeak betearazteko ez du ezer egiten Jaurlaritzak. Bilera hauek patronala eta Jaurlaritzaren ardurak estaltzeko eta itxurakeria egiteko bakarrik balio dute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.