Langile bat hil da gaur 13:30ak aldera Garesen, Gruas Tegasa enpresan garabi neumatiko batean lan istripua izanda. Harrapatuta geratu da. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetako kideek lortu dute behargina garabitik ateratzea, baina zendu egin da.
24 urte zeuzkan eta gizonezkoa zen -J.G.Z.-.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 25. langilea da gaurkoa. Iaz hala 80 lagun zendu zirela dio LABek. 2008an 112, 2007an 125.
ekonoMIA