Gizonezkoen artean igo da, batik bat, langabeen kopurua. Hain zuzen ere, irailean abuztuan baino %1,7 gehiago ziren lanik gabe zeuden gizonezkoak; emakumeen artean ere igo egin da langabeenn kopurua, baina %0,9.
Datuak, oro har,txarrak diren arren, emaitza onuragarri batzuk ere eman ditu Estatistika Institutuak: zehazki, iraupen luzeko langabeen kopurua —hau da, lanik gabe urtebetetik gora daramatenena— %0,8 jaitsi dela. Langabetuen zerrendetan izena emanda hiru urtetik gora zeramatenen kopurua, berriz, %2,3 murriztu zen.
Ekonomia