3.000 ardi eta arkume hil dira Artaxoan, sute baten ondorioz

Assaf eta Lacaune arrazako 1.500 ardi salbatu dituzte.

Ardi etxalde bateko sutea Artaxoan (Nafarroa). BERRIA
Ardi etxalde bateko sutea Artaxoan (Nafarroa). BERRIA
asier gonzalez de san pedro
2024ko martxoaren 7a
13:15
Entzun 00:00:0000:00:00

3.000 ardi eta arkume hil dira Artaxoan (Nafarroa), SAT Gen-Ovi enpresaren etxalde batean gaur goizean izan den sute batean. Beste 1.500 salbatu ahal izan dituzte. Assaf eta Lacaune arrazakoak ziren abereak. Arraza horiek esne asko ematen dute, eta ikuiluan egoten dira.

Lasto multzo handiak zeuden etxaldean, eta horrek sua azkar hedarazi du. Guardia Zibilak eta Tafallako suhitzaileak joan dira sutera. Oraindik ez dakite zerk eragin duen sutea, eta Guardia Zibilaren menpe geratu da ikerketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.