MARIO DRAGHIREN IAZKO SOLDATA
Igoera txikia izan zuen iaz Mario Draghiren soldatak: %0,36 handitu zen, 379.608 euroraino. Oinarrizko soldata da hori, Europako Banku Zentraleko buruek sari osagarriak jasotzen dituztelako etxebizitza, familia eta beste gastu batzuk pagatzeko. Draghik etxebizitza ofiziala du.