400 lanpostu arriskuan Zumarragako Arcelorren

Lantegiko zuzendaritza berria kudeaketa «kaotikoa» egiten ari dela salatu du Euskadiko CCOOk

Erredakzioa
Donostia
2010eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ArcelorMittalen Zumarragako lantegia (Gipuzkoa) krisiari aurre egiten ari zaio, eta lana badu. Baina lantegia etengabe geratu behar izaten dute, baliabideen kudeaketa «negargarri» baten ondorioz: lehengaia falta da, eta lantegiaren antolaketa txarra da. Euskadiko CCOOk salatu du lantegiko zuzendaritza berriaren kudeaketa «kaotikoa» dela eta 400 lanpostu arriskuan jartzen ari dela.

Zumarragako lantegian alanbroia eta altzairu korrugatua egiten dituzte, eraikuntzarako. Eskaeren kopurua murriztu egin da, baina lantegiak errentagarria izaten jarraitzen du.

Baina iazko abuztutik aurrera lantegia «nora ezean» doala uste du CCOOk, plangintza falta delako eta produkzioan ordenarik ez dagoelako.

ArcelorMittalek Bergarako lantegiko (Gipuzkoa) altzairu ekoizpena bertan behera uztea erabaki zuen iaz. Ordutik, Zumarragoa arduratzen da lehengaia egiteaz -altzairu totxoa- , bai Zumarragako lantegirako, bai Bergarakorako. CCOOk dio Zumarragako lantegiak ez duela behar adina altzairu ekoizten eta, ondorioz, hainbat lan eskaera bete gabe edo atzeratuta geratzen direla. Sindikatuak Bergarako lantegia irekitzeko edo altzairua beste lantegi batzuetatik eramateko eskatu dio zuzendaritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.