4,3 milioi tonako trafikoa Baionako portuan
BAIONA. 4,3 milioi tona garraiatu zituzten Baionako portuaren bidez iaz. 2008arekin konparatuta, %15,26ez emendatu da. CELSA altzairutegiaren, sufre edo petroliotik eratorritako ekoizpenen garraioa igo da. Haatik, arto, ongailu, petrolio, produktu kimiko eta hidrokarburoena ahuldu da. Landetako egurraren garraioa da azkar garatu den sektore berria.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu