Maiatzak berriro erakutsi du baduela oinarria langabeziarentzat hilatebe txarra ez dela esateak. 6.252 pertsona atera dira langabezia zerrendatik Hego Euskal Herrian, Espainiako Enplegu Ministerioak emandako datu erregistratuen arabera: %3,2 jaitsi da kopurua. 189.188 dira langabeak maiatzeko azken egunean, Gizarte Segurantzak jasoa duenez; aurreko urtean, 206.183 ziren; alegia, urtebetean 17.000 langabe gutxiago daude Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako Lanbide eta eta Nafarroako enplegu zerbitzuen bulegoetan izena emanda, %8,3 gutxiago.
Herrialdeka, Araba da jarrera hoberena erakutsi duena enplegu sorrerari begira Jaurlaritzaren eskumeneko herrialdeen artean. 777 langabe gutxiago daude zerrendan herrialde horretan, %3,12 gutxiago. Guztira, 24.163 pertsona daude beharrik gabe Araban. Bizkaian, berriz, 2.593 pertsona gutxiago azaltzen dira lanagbeen zerrendan, %3,01. Bizkaian, 83.518 langabe daude Gizarte Segurantzaren datuen arabera. Gipuzkoan ez da hainbeste jaitsi langabezia; %2,84 aldea dago apiriletik maiatzera, 1.178 langabe gutxiago. Gipuzkoan 40.332 langabe daude. Eta Nafarroari dagokionez, jaitsiera nabarmena izan du, %3,97koa, 1.704 langabe gutxiago. Guztira, 41.175 langabe ditu Nafarroak.