Lan istripua

67 urteko gizonezko bat hil da Miranda Argan, traktorearekin erorita

Atzo izan zuen istripua eta gaur goizean zendu da. Hamabost-hogei metroko aldapan erori zen.

2008ko irailaren 10a
18:12
Entzun 00:00:00 00:00:00
67 urteko gizonezko bat -J.M.I.P.- hil da gaur Miranda Argan (Nafarroa), lanean ari zela bere traktorearekin istripua izan eta gero. Atzo izan zuen ezbeharra, eta gaur zendu da.

Aita etxera itzultzen ez zela-eta, haren semea bila hasi zen eta 21:30ak aldera aurkitu zuten, zaurituta. Nafarroako Larrialdi Agentziak Tafallan dituen suhiltzaileek erietxera eraman zuten, Iruñera, baina gaur goizean hil egin da.

Hamabost-hogei metroko aldapan erori zen gizonezko hura traktorearekin. Lokatza ugari zegoen inguru haietan, eta horrek eragin zuen, agian, ezbeharra.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA