6.750 euroko isuna kartelak jartzeagatik

2019ko ekainaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Eraginek jakinarazi duenez, taldeko hiru kideri 6.750 euroko zigorra jarri diete ostalaritzako langileen lan baldintzak salatzen zituzten kartelak erakusteagatik. Urtearen hasieran, Bilboko ostalaritzako langile batzuek Eragin sortu zuten, salatzeko beren lan hitzarmenak ez zirela betetzen ari, etaegoera prekarioan lan egin behar zutela. Urtarrilaren erdian, Alde Zaharrean protestan ibili ondoren, Plaza Barrira jo zuten eta «kartelen bidez langileei haien eskubideen berri eman zieten».

Udaltzainek hiru manifestari identifikatu zituzten, eta orain haietako bakoitzari 2.250 euroko isuna jarri die Bilboko Udalak, udal ordenantzen aurka joateagatik. «Isuna bereziki larri iruditzen zaigu, haren atzean eskubideen aldarrikapen huts bat dagoelako. Nora goaz? Zoratuta gaude?», galdetu du Eraginek.

Plataformak agerraldi bat egingo du bihar, Bilboko Plaza Barrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.