74 urteko gizon bat hil da Leitzako baserri batean

Hobi baten lanean ari zela, ardien gorotz eta gernuekin osatutako mindaren gasa arnastuta zendu da, lehen zantzuen arabera.

(ID_13406581) (/EZEZAGUNA) leitza01
Leitzako Gorriztaran auzoko etxalde horretan izan da ezbeharra. FORUZAINGOA
joxerra senar
2023ko abenduaren 6a
15:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Leitzako Gorriztaran auzoko baserri batean gertatu da ezbeharra. 74 eta 46 urteko bi lagun lanean ari ziren minda hobi batean, eta bertako gasak arnastuta gaizkitu dira biak. Gazteena bertatik atera ahal izan da, eta 112 larrialdi zerbitzuei deitu die.

11:36an jaso dute abisua. Foruzaingoa, Cordovilla parkeko suhiltzaileak, Leitzako suhiltzaile boluntarioak eta medikalizatutako anbulantzia bat bertaratu dira. Hilik topatu dute 74 urteko gizona.

Osasun zerbitzuek 46 urteko gizona artatu dute, eta ospitalera eraman dute. Zaintza pean dago.

Hildako gizonaren hilotzaAuzitegi Medikuntza eta Zientzia Forentseen Nafarroako Institutura eraman dute, bertan heriotzaren zergatia argitu dadin. Foruzaingoak bere gain hartu du ezbeharraren ikerketa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.