%85 LANEAN ETA %85 GREBAN

2010eko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bigarren greba egunean egin zuten bezala, hirugarrenean ere eskualde mailako protestak egin dituzte Gipuzkoako metaleko langileek. ELAk eta LABek egindako kontaketaren arabera, sektoreko langileen %85ek egin zuten bat protestarekin. Adegik kontrakoa adierazi du: langileen %85 joan zirela lanera hain zuzen. Gaur izango da bi sindikatuek antolatutako azkeneko greba. 11:30ean manifestazioa egingo dute Donostiako Bulebarretik hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.