AAA negatiboa berretsi dio Moody'sek Jaurlaritzari
BILBO. Moody's kalifikazio agentziak berretsi egin du martxoan esandakoa: AAA negatiboa eman die Jaurlaritzaren eta Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioen zorrari. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak berak. AAA maila gorena da, baina Moody'sek martxoan emandako joera negatiboari eutsi dio, zorrak izan duen neurrizko bilakaeragatik.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu