ABBko «nagusikeria» salatu dute langileek
BILBO.Asea Brown Boveri (ABB) multinazionalak Trapagarango lantegitik 184 langile kaleratzeko erregulazio eskaera aurkeztu zuen orain aste batzuk. Eta lanpostuen defentsan mobilizazioak egiten jarraitzen dute langileek. Atzo eguerdian, enpresak esklabutzat hartzen dituela irudikatu zuten Bilboko kaleetan, ABB inperio zioen koadriga batzuetatik tiraka.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu