Aberastasunaren zergapetzea Europan harmonizatzeko eskatu du Francok

BRUSELA. Gipuzkoako Aberastasunaren gaineko Zergaren eredua Europako Legebiltzarrean azaldu zuen atzo Helena Franco Ogasun diputatuak. «Justizia sozialaren ikuspegitik» aberastasunaren zergapetzea berreskuratzeko eskatu zien Francok europarlamentariei, orain «minimoetan» dagoelako. Europa osoan zerga hori harmonizatzeko urratsak egitearen alde mintzatu zen, horrela zerga horri izkin egiteko aukera txikituko lukeelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu