Abiada bainoago, 'speed'

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko irailaren 16a
00:00
Entzun
Abiada baino gehiago speed izan zen atzo Bizkaian: Durangon droga atzeman zuten, baina Bilbon burtsak ez zuen egun osoan abiadarik hartu. Motel eta joerarik gabe mugitu ziren indizeak. Japoniako Bankuak bere txanpona depreziatzeko egin duen eragiketa izan zen finantza merkatuetako mintzagai nagusia, euroa dolarrarekin 1,30eko trukean zela. Egia da AEBetako zenbait datu industrial ez zirela espero bezain onak izan, baina gorabeheratsu dabil munduko ekonomiaren motorra. Akzio azoken salerosketa bolumenak berak ere adierazten du halako moteltze bat: atzo ez zen 1.600 milioiren salerosketa erdietsi Ibex-35en (-%0,51) akzioetan, bi erraldoiek 300na milioi pasa mugitu arren. %2na pasa jaitsi ziren Grifols eta bezperako ajea zuen Gamesa. 18,18 euroan den Edurnezurik %0,22 irabazi zuen, eta bi banku handienek %1az azpiko jaitsierak izan zituzten. Iberdrola (-%0,49) 5,73 euroren erritmoan da, sei euroren abiadarekin ametsetan.



Aurrezki kutxenbat-egiteak aurrea doaz. Bezperan BancajaMadrid sortzea onetsi zen, eta CatalunyaCaixa marka ere plazaratu zuten atzo, lehengo Caixa Catalunya buru duen kutxa taldeak osatua. LaCaixak, ordea, ez du bat-egite asmo edo premiarik.



Iberdrolaren administrazio kontseiluan esertzeko borrokan dabilen ACSk (-%0,6) bere negozio arruntean ere lanean jarraitzen du: 320 milioiren kontratuak erdietsi ditu, bata AEBetan eta besteaAustralian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.