Ekonomia

Abuztuan 3.581 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian

2008ko irailaren 2a
10:37
Entzun
Langabetu kopuruak gora egin zuen abuztuan Hego Euskal Herrian, gaur Espainiako Enplegu Institutuak (INEM) emandako datuen arabera; hain justu, 3.581 lagun gehiago zeuden lanik gabe joan den hilaren bukaeran. Araban uztailetik %4,98 igo da langabezia, Bizkaian %4,02, Gipuzkoan %3,16 eta Nafarroan %2,16.

106.368 herritar daude lanik gabe gaur egun lau herrialdeetan. Espainiako Lan Ministerioak dioenez, horietatik 81.910 EAEkoak dira eta 24.458 Nafarroakoak.

Espainiako Estatuan 2.530.001 langabe daude, aurreko hilean baino %4,25 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.