Adegiri metaleko negoziazioan «itxikeriaz» jokatzea leporatu dio LABek

Irune Lasa.
2004ko urriaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako metalgintzak akordiorik gabe jarraitzen du negoziazio kolektiboan, zortzi hilabete igaro ondoren. LAB sindikatuak Adegiren «jarrera itxia» gaitzetsi zuen atzo, haren egoitzako atarian egindako elkarretaratzean. Negoziazio kolektibo honek 50.000 langileri eragiten diela gogoratu zuen Rafa Diez idazkari nagusiak, eta 69 enpresatan Adegiren baldintzak hobetzen dituzten itunak sinatu direla jakinarazi. Adegik hiru urteko hitzarmena nahi du Gipuzkoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.