ekoNOMIA

AEB, finantza erreforma egitetik gertuago

Aldeko erabakia hartu du bart Senatuak, eta Obamaren garaipentzat jo dute. "Merkatuen funtzionamendu justua" edo "finantza industrien kontrola" bilatzen dute. Orain Ordezkarien Ganberak onartu beharko du.

2010eko maiatzaren 21a
18:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Senatuak finantza sistemaren erreforma onartu du bart, duela bi urte krisia eragin zuten "gehiegikeriak" saihesteko asmoz biharko egunean. Azken batean, "merkatuen funtzionamendu justua, finantza industrien jarduera zehatz batzuen kontrola, finantza sistema behatzeko modu berriak eta kontsumitzaileen eskbideen babesa" bilatzen dute.

Orain Ordezkarien Ganberak eman beharko dio balekoa proiektuari; uztailaren 4a baino lehen onartu nahi dute.

59 senatarik egin dute erreformaren alde, 39k kontra. Barack Obama AEBetako Gobernuko presidentearen garaipentzat jo dute gaurko erabakia. "Gure helburua ez da bankuak zigortzea, baizik eta AEBetako herria babestea", esan du Obamak bart.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.