Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Erreserba Federalak eta Altxorrak 800.000 milioi dolar (617.000 mioio euro inguru) jarriko dituzte finantza krisiaren ondorioz moteldutako ekonomia suspertzeko. Hala iragarri du Erreserba Federalak berak, eta Bushen Gobernuak abian jartzen duen bigarren ekonomia suspertze plan handia da.
Dirutza horretatik 600.000 milioi dolar aktibo hipotekarioak erosteko erabiliko dituzte, eta gainerako 200.000 milioiak kontsumorako maileguak beratzeko. Altxortegiko idazkari Henry Paulsonek agertu duenez, AEBetako merkatuan likidezia txertatzea da helburua: "likidezia emango diegu enpresei eta kontsumitzaileei laguntzeko kreditu zuzena da".
100.000 milioi dolar inguru oraindik zailtasunetan diren Freddi Mac eta Fanni Mae finantza erakundeei laguntzeko izango dira.
AEBetako Merkataritza Departamenduak esan du herrialdeko ekonomia %0,5 puntu jaitsi dela azkeneko hiruhilekoan. %0,3 jaisteko aurreikuspena egina zuten.
Ekonomia