AEBek kontu korronteko defizita handitu arren, dolarra gora

Euroa 1,33 dolarrera jaitsi zen atzo arratsaldean diru merkatuetan

Erredakzioa
DONOSTIA
2004ko abenduaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Estatu Batuek munduko gainontzeko herrialdeekin duten merkataritza eta inbertsioen harremanak biltzen dira kontu korronteko balantzean, eta atzo Estatu Batuetako Merkataritza departamenduak jakitera eman zuenez uztailetik irailera bitartean defizita 164.000 milioi dolarrekoa izan da. Balantze horren zatirik handiena ondasun eta zerbitzuen kanpo merkataritzari dagokio. Merkataritza defizita epe horretan 155.300milioi dolarrekoa izan zen.

Hala ere, adituek kontu korronteko defizita handiagoa izango zela espero zuten eta horregatik, dolarraren balioak arratsaldean zehar gora egin zuen euroaren kalterako. Izan ere, defizita uste baino txikiagoizateak mesede egin dio dolarrari. Euroa 1,34tik 1,33 dolarrera jaitsi zen arratsaldean zehar. Europako Banku Zentralak, bere aldetik, 1,3401 dolarretan ezarri zuen truke ofiziala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.