AEBetako ekonomiak 2,2 milioi enplegu sortu zituen iaz

ERREDAKZIOA
2005eko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Amaitu berri den urtea mende honetako onena izan daenplegu aldetik Ameriketako Estatu Batuetan. Guztira, 2,2 milioi lanpostu sortu ziren, 1999az geroztik inoiz baino gehiago.

Lehen aldia zen, ordea, 2000az geroztik, enplegu gehiago sortu zirela desagertu baino. 2003an, esaterako, 63.000 enplegu desagertu ziren, eta emaitzak are okerragoak izan ziren aurreko bi urteetan. Horiek horrela, 2004ko datuek ozta-ozta ahalbidetu diote George Bushi lehen agintaldia zenbaki positiboetan amaitzea.Abenduan, AEBetako enpresek 157.000 enplegu sortu zituzten, uste baino 18.000 gutxiago. Biztanleria aktiboa antzeko kopuruan handitu denez, langabezia tasa bere horretan geratu da, %5,4ean. Ofizialki, zortzi milioi lagun daude langabezian.Ekonomistek azpimarratu dutenez, enplegu gehien zerbitzuetan sortu da. Industria eraldatzaileak, ordea, 96.000 lanpostu soilik sortu ditu 2001-2003 bitarte bi milioi galdu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.