Ekonomia

AEBetako laugarren inbertsio banketxe handiena, kiebran

Gaur jakinarazi dute erabakia Lehman Brotherseko arduradunek. 1990etik Ameriketako Estatu Batuetan gertatu den kiebrarik garrantzitsuena izan dela diote.

2008ko irailaren 15a
11:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehman Brothers Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) laugarren inbertsio handienak kiebra jo du, gaur erakundeko arduradunek jakinarazi dutenez.

Banketxea saltzeko asmoa zuten, asteburuan New Yorken hainbat negoziazio egin dituzte, baina denak ere porrotera bideratu dira. Horrek AEBetako finantza arloan eragin negatibo handia izan dezakeela uste dute. Oraingoz, munduko hamar banketxek 70.000 milioi dolar jarri dituzte finantza sistemaren berme gisa.

Lehman Brothersena, 1990etik AEBetan izan den kiebrarik garrantzitsuena izan dela diote -orduan Drexler Burnham Lambertek jo zuen-. Azkeneko sei hilabeeetan herrialde hartan antzeko arazoak eduki dituen hirugarren inbertsio banketxea da.

1850ean sortu zuten Lehman Brothers.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.