Aiertzak adierazi du krisia hondoa jotzen hasi dela
BILBO. Jose Miguel Aiertza Adegiko Idazkari nagusiak adierazi duenez, «hondoa jotzen» hasi da krisia, «galerak aurreko hilabeteetakoaren adinakoak» izaten ari ez direlako. Ayerza dosierren inguruan ere aritu zen Radio Euskadin; haren ustez, «egoera berrira egokitzeko» Espainiako lan merkatua «zurrunegia» da, eta ez du lanpostuen suntsiketa, beste biderik uzten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu