Eskaera gordinakgeroko ezeztapenak eta aldaketak baztertuta bakarrik aztertuz gero, Airbus 1.111 hegazkin hitzartzera iritsi zen, 95.900 milioi dolarreko balioarekin, eta Boeingek 1.029 izan zituen.Airbusek atzo jakinarazi zituen joan den urteko emaitzak. Jakin-min handia zegoen, Boeingek dagoeneko iragarria zuelako konpainiak orain arte zuen errekorra877 hegazkin 1988an, McDonell-Douglasenak ere zenbatutaapurtzea lortu zuela iaz. Horrez gain, azaroa arte lehiakideak baino salmenta gehiago zituen Boeingek, eta hainbat adituk Airbusen azken urteetako nagusitasuna hautsiko zuela espero zuten.Gustav Humbert Airbuseko presidenteak arrazoiak zituen pozik egoteko, eta 2005, ikuspuntu komertzialetik, «urte bikaina» izan zela adierazi zuen emaitzen berri ematerakoan. 1998an zuen muga Airbusek, eta 556 hegazkin saldu zituen.Hegazkinen merkatua erruz handitu zen 2005ean. Esaterako, bi konpainiek aurreko urtean, 2004an, 647 hegazkin egiteko eskaerak jaso zituzten. Bidaiarien garraioa %7,7 igo zen joan den urteko lehen 11 hilabeteetan, eta gorantz jarraituko duela uste du IATA erakundeak.Horri petrolioaren garestitzea gehitu behar zaio. Hegazkin konpainiek erregai gutxiago berhar duten aireko modernoak nahi dituzte, etekinak handitzeko asmoz. Asiatik iritsi da, batez ere, eskaeraren hazkundea.
Korridore bakarreko airekoetan, jaun eta jabe
Distantzia labur eta ertainetarako korridore bakarreko hegazkinetan (A320 familia) oinarritu ditu Airbusek bere emaitza onak. A320 tankerako 918 hegazkin saldu zituen, guztira. Horrek merkatuan %62ko kuota ematen dio.
Aldiz, distantzia luzeko hegazkinei dagokienez, aurrea hartu zion Boeingek, eta horrek ondorioak izango ditu. Esaterako, A340 modeloaren garapena aztertuko dutela onartu zuen Humbertek. Hain zuzen ere, soilik 15 saltzea lortu zuen iaz, Boeingen parekoak, B777ak, 154 merkatura ateratzeko kontratuak itxi zituen bitartean.Ez da AEBetako erraldoiak irabazten duen segmentu bakarra. Distantzia luzeetarako B787 Dreamlinerren 235 hegazkin saldu zituen, eta Airbusen apustuak, A350k, 87. Humbertek, dena den, pare bat urte barru aldea berdindu ahal izateko lan egingo dutela ziurtatu zuen.Aurten izango dituzten eskaera kopuruaz ez zuen ezer aurreratu nahi izan. Hala ere, aurretik zorroan dituzten airekoetatik 400 inguru entregatu ahal izatea espero du. Iaz, hirugarren urtez, bezeroari entregatutako hegazkin kopuruan ere nagusitu zen Airbus (378). Horrek 22.300 milioi euroko diru sarrerak ziurtatu zizkion, aurreko saioan baino %12 gehiago. Airbusek 2.177 eskaera ditu oraindik zorroan, 220.300 milioi dolarreko balioarekin. Merkatu kuota %55ekoa du, ondorioz.EADS aeroespazioko partzuergoak du Airbusen akzioen %80, eta BAE Systemsek %20. A380 hegazkin erraldoiaAirbusen apustua hegazkin handien eremuan Boeingi irabaztekolehen aldiz aireratu zen apirilaren 27an. Guztira, hogei A380 saldu zituen 2005ean. Benetako erronka aurten du, urtea bukatu baino lehen lehenbiziko unitateak Singapore Airlines konpainiari entregatzea espero baitu. Urrian, berriz, A350 hasi zen ekoizten, eta aurten emaitza hobeak espero ditu.Boeing konpainiari dagokionez, B787ren harrera onak itxaropen handiak piztu zizkien. Bestalde, B777-200LR hegazkinarekin geldialdirik gabeko hegaldirik luzeena egin zuen, eta munduko ia edozein hiri lotu ahal duela frogatu zuen.
AIREPORTUAK
Bost milioi bidaiari, eta Loiuk, errekorra
Euskal Herriko aireportuetatik bost milioitik gora lagunek bidaiatu zuten joan den urtean, AENAk eta Miarritzeko aireportuak emandako datuen arabera. Guztira, 5,4 milioi bidaiari izan ziren. Arabako Forondan izan ezik, beste guztietan aurreko urteko kopuruak gainditu ziren. Bilbok izan zituen emaitza onenak: 3,8 milioi lagun izan zituen, 2004an baino %13,2 gehiago, eta inoizko markarik onena lortu zuen.
Loiuko instalazioak sustatzen dituen erakundeak, Bilbao Airrek, azken hiru urteetako igoera esanguratsua azpimarratu zuen, 2,45 milioi bezerotik 3,84 izatera igaro baita, %56ko hazkundea 2003tik 2005era. Nazioarteko zirkulazioa, dena den, %15 jaitsi zen, baina oraindik bidaiarien laurden bat ere bada.Miarritzek %4ko hazkundea izan zuen, eta 817.000 bidaiari izan zituen. Hegaldi merkeen arrakastak on egin dio Lapurdiko aireportuari: Londresera doan hegaldiak 125.000 bidaiari izan zituen, eta Dublinera doanak, 25.000. Beste hiru hegaldi merke ere martxan jarri nahi dituzte.Horretan hasiko da aurki Foronda. Arabako aireportua ez zen 100.000 bidaiarietara iritsi, baina aurten kopurua %60 igotzea espero du.