Alemania asko haziko dela dio Bundesbankek
FRANKFURT. Udaberrian Alemaniako ekonomiak «dinamismoa» lortu duela dio Bundesbakek, batez ere industriak eta eraikuntzak bultzatuta. Hala, aurtengo bigarren hiruhilekoan herrialdeko ekonomia asko handituko dela uste du. Urte guztia kontuan hartuta, barne produktu gordina %1,9 igoko dela aurreikusten du; azken iragarpenean esan baino %0,3 gehiago, hain zuzen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu