Bigarren Mundu Gerratik (1939-1945) izandako atzeraldirik handiena izan zuen joan den urtean Alemaniako ekonomiak -Europako nagusiak-, Barne Produktu Gordina (BPG) %5 murriztu zelako, hango Estatistika Bulegoak gaur jakinarazi duenez.
2009 hasieran izan zuen krisirik latzena. Urteko bigarren hiruhilekoan %0,4 hazi zen eta hirugarrengoan %0,7.
Duela bi urte Alemaniako BPG %1,3 hazi zen. Aurten %1,6 eta %2,3 artean haziko dela aurreikusi dute.
ekoNOMIA
Alemaniako ekonomia %5 murriztu zen iaz
Europako ekonomia nagusiak Bigarren Mundu Gerratik ez zuen izan hainbesteko atzeraldirik. 2010ean Barne Produktu Gordina %1,6-%2,3 artean haziko dela aurreikusi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu