Alemaniako IFO indizea 95,3 puntutaraino igo da

Erredakzioa
2004ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Alemaniako enpresaburuen konfiantza neurtzen duen IFO indizea 95,3 puntutaraino igo zen urrian. Abuztuan eta irailean beherantz egin bazuen ere, suspertze ekonomiko arinak emaitza baikorra eragin zuen urrian.

IFO Alemaniako Ikerketa Ekonomikorako Institutua enpresaburuek Alemaniako ekonomiaren bilakaeraren inguruan duten susmoa neurtzeaz arduratzen da. Gernort Nerb IFO institutuko presidenteakonartu zuenez, «esportazioak sendotu egin dira, baina petrolio garestiak Alemaniako suspertze ekonomikoa moteldu du».Ikuspegi ezkorrena duten alorrak eskuz landutako produktuen sektorea eta handizkako merkataritza direla jakinarazi zuen. «Txikizkako merkatarientzat eta eraikuntzako enpresaburuentzat, ordea, aurreikuspenak baikorragoak dira». Esportaziorako iragarpenak ere hobetu egin direla aitortu zuen, «nahiz eta euroa indartu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.