Audi autogileak ere bere Alemaniako langileen lanaldia handitu eta malgutu nahi duela esan du konpainiako presidente Martin Winterkornek. Soldatak handitzeko asmorik ez du, ordea; ezta aparteko ordu gehiago ordaintzeko ere. Gauetan eta larunbatetan lan egiteagatik ematen diren sariak ere murriztu nahi ditu.