Ekonomia

Alemanian 50.000 milioi euro eman dizkiote Hypo Real Estate banketxeari

Gobernuak eta hango banketxe pribatuek jarri dute dirua, mailego moduan. Europako Banku Zentralak beste 50.000 milioi dolar jarri ditu gaur.

2008ko urriaren 6a
12:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Alemaniako Gobernuak eta hango banketxe pribatuek 50.000 milioi euro eman dizkiote Hypo Real Estate (HRE) hipoteka banketxeari, mailegu moduan. Hala, HREk "behar adinako" diru poltsa izango duelakoan daude, eta finantza merkatuak "egonkortasuna" berreskuratuko duelakoan ere bai. 50.000 milioi euro horietatik banketxeek 15.000 milioi jarri dituzte.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Peer Steinbrück Gobernuko Finantza ministroak baztertu egin zuten HRE nazionalizatzea, nahiz eta eragile batzuek hala eskatu.

Duela astebete egin zituzten aurreikuspenak motz geratu dira eta HREk laguntza handiagoa behar izan du.

Europako Banku Zentralak, berriz, berriro jarri ditu gaur 50.000 milioi dolar, %4ko interes tipo marginalarekin. Ostiralean jarri zuen dirua azkeneko aldiz; orduan ere 50.000 milioi dolar. Asteartean 60.740 milioi dolar ipini zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.