Lan bazterketa

Alestis zigortu dute, ABEEak ezartzean emakumeak baztertzeagatik

EAEko Justizia Auzitegi Gorenak ebatzi du sexu arrazoiengatik bidali zituela enpresak hiru langile erregulaziora, iazko maiatzean

Alestiseko beharginen protesta bat, Gasteizen, aurreko urtean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
xabier martin
2021eko maiatzaren 13a
11:00
Entzun

ELA sindikatuak jakinarazi du justiziak Alestis enpresa zigortu duela "sexu arrazoiengatik ez baztertzeko oinarrizko eskubidea urratzeagatik". Non urratu duen? Auzitegiaren arabera, aurreko urteko maiatzean, enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente batzuk ezartzean, pandemia zela eta, zerrenda horretan nor sartuko zuen irizpideak erabaki zituenean. ELAk azaldu du enpresak aldi baterako erregulazio bat ezartzea adostu zuela CCOO eta UGTrekin, eta, horren arabera, langile batzuk lau hilabetez egon ziren erregulazioan eta beste batzuk txandakatuz joan ziren. Gasteizko plantan, ordea, zuzendaritzak irizìde zehatz bat aplikatu zuen lanaldi murriztuarekin zeuden emakumeekin .

Jokaera hori ez zela bidezoa erabaki zuen ELAk, eta Emakundera jo zuen, salaketa egitera. Emakume langileentzat "desabantaila" ekartzen zuela ebatzi zuen emakumearen institutuak, baina jakinarazpen horrek ez zuen izan inolako ondorio praktikorik; horregatik, sindikatuak auzitara jo zuen, eta gaur jakin da salaketa horren emaitza. Alestis kondenatu du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak, eta enpresak 6.251 euro pagatu beharko dizkie hiru emakumeri. Beste emakume langile batzuek jarritako demanda ez du aintzat hartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.