ontziolak

Almuniak esan du ontziolak ez daudela arriskuan, eta "lasai" egoteko eskatu die langileei

Donostian udako ikastaro batean izan da gaur Europako Batasuneko Lehia komisarioa, eta sindikatuetako ordezkariekin bildu da. Beharginei ohartarazi die ez dezatela utzi inork "engaina" ditzaten.

2013ko uztailaren 12a
12:17
Entzun

Donostiako Miramar jauregian izan da hitzaldi bat ematen Joaquin Almunia Europako Batasuneko Lehia komisarioa, eta atean zain zituen sektoreko langileak. Gero, sindikatuekin batzartu da.

Lasaitasun mezua helarazi nahi izan die Almuniak langileei, ziurtatuta sektorea ez dagoela "arriskuan" tax lease sistemaren bidez ontziolek ordaindu ez zituzten zergak orain itzularazteagatik.

CCOOko ordezkari Angel Ramosek laguntza eskatu dio Almuniari, ontziolak "hondamendira" kondenatuak daudela argudiatuta. "Lasai" egoteko eskatu die Almuniak, baina sindikatuek ohartarazi diote beharginek lanpostuak gal ditzaketela.

Juanjo Hernandez Astilleros Balenciagako ordezkari sindikalak jakinarazi duenez, Almuniak eskatu die ez dezatela utzi inork "engaina" ditzaten, eta gaineratu du "ogasunari ordaindu ez diotenek" orain pagatu beharko dutela isuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.