Zuhatzu enpresa eremuarenproiektua 1990ean sortu zuten Sprilurrek, Gipuzkoako Diputazioak eta Donostiako Udalak. 1995ean hasi ziren eraikitzen. Bukatu, berriz, aurten egin dute. Atzo inauguratu zituzten azken hiru eraikinak. Guztira hamaseik osatzen dute parkea, eta hamahirutan okupazioa ia %100ekoa da. 108 enpresa instalatu dira haietan, eta 2.800 pertsona inguruk egiten dute lan. 66 milioiko inbertsioa egin dute proiektua abiatu zenetik orain arte.
Zuhatzun kokatutako enpresa gehienak ertainak edo txikiak dira, 20 eta 30 langile artekoak. Gazteak dira langile gehienak, %65ek 35 urte baino gutxiago baitituzte; %32rentzat lehen lana da, eta erdiek goi mailako ikasketak edo masterren bat dute eginda. «Enpresa parkea unibertsitatetik gertu dago, eta, horrela, ezagutzaren eta giza baliabideen transferentzia bideratzen da unibertsitate eta enpresen artean», azaldu dute ekimenaren sustatzaileek.
Sektoreka, ingeniaritza, informatika eta ikus-entzunezko arloetakoak dira enpresa gehienak. Parkeak 140.000 metro koadro ditu, eta 75.000 metro eraiki dira. Alokatu nahiz erosi egin daitezke lokalak.
Amaitu dira Zuhatzuko enpresa eremuaren eraikitze lanak
Hamasei eraikin ditu parkeak, eta horietan kokatutako enpresetan 2.800 pertsonak egiten dute lan gaur egun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu