Analisia

Hurrengoa, udan

Aitor Aranburu,
2011ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Gaurko igoerak ez luke eragin handirik izan beharko Euriborrean, martxoan Jean Claude Tricheten mugimendua aurreratu izanak bultzatu baitzuen hura gorantz. Euriborra espektatibekin mugitzen da, eta atzoko igoerak baieztatu besterik ez ditu egin. Finantza merkatuetan aurten interes tasen beste bi igoera izango ditugula aurreikusten dute, eta hurrengoa udan etorriko dela. Horrela, baliteke Euriborra urte bukaerarako %2,50 izatea.

Jende askok bere buruari galdetuko dio zerk bultzatu dituen EBZkoak interes tasak igotzera, gurean oraindik krisitik atera ezinik baldin bagabiltza eta Grezia, Irlanda eta Portugal Europako Batasunak salbatu behar izan baditu. Azalpena: euroaren sorreran EBZri jarri zitzaion helburubakarra inflazioa zaintzea izan zen; alegia, euroa daukaten herrialdeen batezbesteko inflazio tasa %2aren azpitik baina bertatik hurbil egongo zela. Hazkunde ekonomikoa bigarren mailan utzi zuten. Beraz, oraingo honetan ere, Europako hegoaldeko herrialdeen egoera pattalari so egin beharrean, inflazio tasari begiratu dio EBZk —martxokoa %2,6koa izango da—. Europako herri nagusien egoera ekonomiko sendoa ere kontuan izan du, Alemaniarena eta Frantziarena bereziki. Herrialde horiek sendo jarraitzen badute edota inflazio tasek goranzko bideari jarraitzen badiote, petrolioa eta elikagaien prezioen gorakadek lagunduta, Euriborrak urtea %2,50ean bukatuko luke. Eta datorren urtean %3,00ra helduko dela esatea ere ia-ia ziurra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.