ekonomia

Angeluko hiltegia blokeatzen dabiltza Spangheroko langileak

'Lur Berrik ordaindu behar du' banderola ezarririk, Spanghero lantegiko 40 bat langile dabiltza Angeluko hiltegia blokeatzen. Lur Berri kooperatiba da hiltegiaren jabe. Zaldi okela eta ardi okela debekatua atzeman izanak sortu krisia dela eta, Castelnaudary (Aude) hirian duten lantegian kanporaketak egon dira.

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko ekainaren 17a
16:01
Entzun

Zaldi okela eta debekaturiko ardi okela atzeman izanak sortu krisia dela eta, Castelnaudary (Aude) hiriko Spangheroren lantegian kanporaketak egon dira. Kanporaketen arduraduna Lur Berri dela diote langileek. Hain zuzen, Spangheroren jabe da Lur Berri Amikuzeko kooperatiba. Egoera salatzeko, Angeluko (Lapurdi) hiltegia blokeatzen dabiltza Spangheroko 40 bat langile. ELB sindikatuak ere elkartasuna adierazi die.

Kanporaketak ez onarturik, hainbat baldintza betetzea exijitzen diote zuzendaritzari, hots, Lur Berriri. Batetik, kanporatze saria hilabetean 1.000 eurokoa izatea, mutualitatea osoki zuzendaritzak ordaintzea eta urte bukaerako saria ere pagatzea. Ordu honetan, soilik hirugarren baldintza hori dute segurtaturik.

Debekaturiko 57 tona ardi okel atzeman zituzten Spanghero Lur Berri kooperatibaren enpresaren lokaletan martxoan. Behikia balitz bezala zaldikia ere erabili zutela jakin zen otsailean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.