Europako Batzordeak Bizkaiko Golkoan antxoak arrantzatzea debekatzea erabaki du. Debekua uztailetik aurrera jarriko dute indarrean eta urtea bukatu arte iraungo du. Bitartean, Lapurdiko eta Frantziako arrantzaleek antxoa harrapatu ahal izango dute.
Espainiako eta Frantziako Gobernuetako ordezkariek eta Bruselako Arrantza Batzordeko kideek egindako bileran hartu dute erabakia. Mireille Thom Europako Batasuneko Arratza bozeramaleak adierazi duenez, denak bat etorri dira debekualdiaren prozedurarekin hasteko.
Bileran, Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Batzordearen txostenak aztertu dituzte, besteak beste. Zientzialariek debekua antxoa suspertu artekoa izatea proposatzen dute, baina Batzordeak sei hilabeterako debekua ezarri du.
Antxoaren kostera
Antxoa harrapatzea debekatuko du Europako Batzordeak, sei hilabetez
Europako Batzordeak Bizkaiko Golkoan antxoak arrantzatzea debekatzea erabaki du. Debekua uztailetik aurrera jarriko dute indarrean eta urtea bukatu arte iraungo du. Bitartean, Lapurdiko eta Frantziako arrantzaleek antxoa harrapatu ahal izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu